XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraindik ba-dira gure baserri eta auzoetan beren barruko sentierak bertso egokietan adierazten dakiten gizonak.

Bearbada eztira iñungo txapelketara joan izan eta gure plazetan eztute sekula kantatu.

Orregatik eztitu iñork ezagutzen, beren auzoko edo inguruko lagunak izan ezik.

Oietako bat da gaur emen gure errebistako orrietara ekarri nai dedana.

Orain dala urte batzuk ezagutu nuen, eta aurtengo udaran berriz ere izan det berarekin itzegiteko aukera.

Domingo Unamuno deritzaio, baiña Mitxel deitzen diote danak.

(Eztu, noski, zerikusirik izen abizen oiek eraman zituen jaun filosofuarekin).

Esan didatenez, goitizen ori bere aita zanagandik datorkio.

Murelagan bizi da, Narea auzoan, Uriarte izeneko baserrian, 76 urte beteak ditu.

Auzo ortan jaio eta bota du bere bizi guztia, nekazari lanetan.

Diotenez, bere gazte denporan mutil sendoa ta indartsua izan zan, eta sekulako markak jo zituen pisuak jasotzen.

Orain, jakiña, lengo almen oiek joan zaizkio, baiña ala ere zoli ta argi dauka burua.

- Zein izan zan zure lenengo bertsoa, edo zelan asi ziñan bertsoak egiten?.

- Nire lenengo bertsoa goixean etxekoei diadar egiteko egin neban.

Oetik jagi eta bierrean asteko. .

Gure bertsolariak ba-du alaba bat, Elena deritzaiona, eta orain Mondragoen ezkonduta bizi dana.

Ezagunak dira auzoan ari bein atera zizkion bertsoak: .